Harri handiekin lanean

Karkara 2014ko abe. 19a, 09:56

Pilotan ez, harria jasotzen izango da Aimar Galarraga oriotarra Asteasuko pilotalekuan. Larunbatean izango da, hilak 20, arratsaldeko 18:30ean

 

Hiru minutuko saioa harri bakoitzarekin. Guztira, lau harri: 200 kiloko laukizuzena, 175 kiloko zilindrikoa, 150 kiloko kubikoa eta 125 kiloko bola.

Parte hartzaileak hiru: Jokin Eizmendi zarauztarra, Iban Ugartemendia Hernialdekoa eta Aimar Galarraga oriotarra. Euskadiko harri handien txapelketa dago jokoan. Hiruretan faboritoa Eizmendi den arren, finalak bereziak direla diote denek, edozer gerta daitekeela. Hortaz, bihar ere, edozer gertatu daiteke.

Dena den, Galarrak argi dauka Eizmendik lan handia egingo duela. Oriotarraren helburua 20 jasoaldira iristea da. Emaitza hori lortu nahi du biharko proban.

Harri handiak eta aizkolari gazteak

2014ko Euskadiko txapelketa honetan aizkolarien arteko lehia ere izango da. Egurra mozten ere hiru parte hartzaile izango dira: Aitor Jauregi, Oier Kañamares eta Iker Vicente. 45 ontzako lau enbor eta bi kanaerdiko ebaki beharko ditutze.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!