Oliden eta Orbegozo Gipuzkoako txapeldun

Karkara 2014ko abe. 21a, 14:05

Kadeteen bigarren mailan Gipuzkoako txapelketako irabazi zuten herenegun, Añorgan

Arrastearren aurka jokatu zuten finala Lorentz Orbegozo eta Aratz Olidenek. Añorgako pilotalekuan izan zen partida, ostiral arratsaldean. 

Aiako eta Orioko bikoteak erraztasunez irabazi zuen norgehiagoka, 22 eta 5. Hamazazpi tantoren aldearekin irabazi zuten partida. Garaipenarekin Gipuzkoako ezker hormako binakako txapeldunak izendatu ziren. 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!