Txurrumuskirekin jolasteko aukera larunbatean

Karkara 2015ko urt. 23a, 10:59

Hitzekin eta letrekin jolastu beharko dute haurrek bihar, larunbata, Txurrumuskirekin

A zer pagotxa... edo ez? izenburupean jolasak antolatu ditu Txurrumuskik larunbatean. Zorteak izango da protagonista, izan ere, zoriz lortutako puntu/euroak apustuak egiteko beharko dituzte. Hori, larunbat honetan izango da, urtarrilaren 24an, arratsaldeko 17:00etan, Orioko Kultur Etxean.

Izena ematerako orduan taldetan apuntatu dira, bost-sei laguneko taldeetan. Dena den, jolasetan banaka nahiz taldeka arituko dira probak egiten. Proba horietan hitzekin eta letrekin jolastu beharko dute.

Jolasetan parte hartzeko izen emate eguna gaur itxiko da. Herriko Ikastetxeetan nahiz Ametsa Gaztelekuan eman daiteke izena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!