Sanikolasak baloratu eta Inauteriak antolatu

Karkara 2015ko urt. 26a, 08:05

Gaur, astelehenarekin, arratsaldeko 18:30ean egingo da bilera, Kultur Etxean. Herriko eragile guztiak gonbidatzen ditu Udalak bilerara.

2014 urteko azken hondarretan izan ziren Sanikolasak; abenduaren 5ean, San Nikolas bezperan, deiadarrekin iragarri zuten festen hasiera. Lau egun iraun zuten, San Nikolas hirugarrenean Pello eta Nikolasa kalez kale ibilita agurtu baitzen festa.

Orain, ia bi hilabetera, jaien balorazioa egiteko garaia da. Udaleko Kultura sailak bilera deitu du, gaurko egunez, astelehenarekin, arratsaldeko 18:30ean, Kultur Etxean. Herriko eragile eta talde guztiak gonbidatu dituzte balorazioa egitera.

Baina, horrez gain, etortzear dagoen jaiaren inguruan ere hitz egingo dute bileran. Inauterietako ekitaldiaren antolaketari buruz hitz egin nahi du Kultura sailak bertara hurbilen direnekin. Aurten, otsailaren 14an, larunbatean, izango da. 

Orioko Udaleko Kultura sailak bi gai horien inguruan hitz egin nahi du gaurko bileran. Bai San Nikolasen balorazioa, bai Inauterien antolakuntza ongi egiteko, herriko eragile eta talde guztiak gonbidatzen ditu bilerara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!