Hasiera ezinhobea

Karkara 2015ko urt. 26a, 08:42

Emakumezkoek irabazi egin zuten; gizonezkoak, A ontziak, bigarren egin zuen eta B traineruak hamaikagarren.

Denboraldiz denboraldi trinkotzen ari den tosta da Orioko neskena. Aldaketa gutxi daude, iazko taldeak ia bere horretan jarraitzen du. Eta, sendotasun hori arraunean islatzen da; baita taldekideen arteko batasuna ere.

Atzo, igandearekin, izan zuten 2015 denboraldiko lehen estropada. Sestaon, erlojupeko traineru jaitsiera jokatu zen eta azkarrenak izan ziren kronometroa gelditzen. 23:48:49 behar izan zituzten helmugara ailegatzeko, Hibaikari hamaika segundo aterata.

Denborak

Orio         23:41:49
Hibaika    23:52:42

Ilusioa, indarra eta gogoa eman die estropadak, aurretik faltan ez zituztenak. Ilusioa arraunean dutela ari dira, hobetuz eta hobetuz. Indarra arraunkera hobetzeko darabilte eta gogoa estropadaz estropada are lehiakorragoak izateko. Lehen zitan ez zuten huts egin eta urtetik urtera jartzen dituzten helburuak betetzen ahaleginduko dira aurtengoan ere.

Helburua beteta itzuli zen atzo gizonezkoen trainerua. Etxekoek irabazi zuten kategoria honetako estropada, 20:52:40 denborarekin; horien atzetik sailkatu ziren oriotarrak, 20:57:50 denbora eginda. Bost segundoko aldea egon zen lehen bi taldeen artean.B taldeak hamaikagarren egin zuen, erlojua 22:03:25ean geldituta.

Denborak

Kaiku                    20:52:40
Orio A                   20:57:50
Portugalete A       21:11:44
Zierbena A            21:16:46
Pedreña                21:27:39
Astillero                21:31:09
Deustu                  21:31:33
Donostiarra          21:49:40
Isuntza                 21:49:48
Getxo A                 21:51:18
Orio B                   22:03:25

VII. Julian Enrique Oroimen estropadan lan polita egin zuten Orioko ontziek. Neskak lehen postuan gelditu ziren, irabazleak izan ziren; gizonezkoetan, A ontzia bigarren sailkatu zen eta B trainerua hamaikagarren.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!