Txapeldunen faseko lehen partidan, lehen garaipena

Karkara 2015ko urt. 26a, 10:57

Oro har, emaitza onak lortu dituzte Orioko futbolariek: lau garaipen, bi berdinketa eta porrot bat. 

Azken minutuan eta penaltiz. Horrela lortu zuen Oriok puntu bat lortu eta lider jarraitzea. Josu Solaberrietak sartutako golarekin Euskaldunarekin zuten aldeari eustea lortu zuen. Trintxerperen aurka, 1-1 markagailuan eta puntu bat sailkapen orokorrean.

Datorren astean etxean jokatu dute, Hernaniren aurka. Hernaniarrak sailkapeneko hamabigarren postuan daude, 17 punturekin.

Sailkapena

1. Orio                 39 puntu - 12 garaipen - 3 berdinketa - 2 porrot
2. Euskalduna     37 puntu - 12 garaipen - 1 berdinketa - 4 porrot
3. Urnieta            35 puntu - 10 garaipen - 5 berdinketa - 2 porrot

Ohorezko jubenilek ere puntu bat eskuratu ahal izan zuten asteburuan. Sporting de Herreraren aurka jokatu zuten eta Ramon Erkiziaren golari esker, berdinketarekin amaitu zen partida. Sailkapenean 9. postuan daude oriotarrak. Datorren astean Touringen aurka jokatuko dute, Orion.

Sailkapena

1. Beti Gaztea    44 puntu - 14 garaipen - 2 berdinketa - 1 porrot
2. Añorga           42 puntu - 13 garaipen - 3 berdinekta - 1 porrot
3. Ostadar          33 puntu - 10 garaipen - 3 berdinketa - 4 porrot
4. SANSE            32 puntu - 10 garaipen - 2 berdinketa - 5 porrot
5. Pasaia             30 puntu - 9 garaipen - 3 berdinketa - 5 porrot
6. Oiartzun         29 puntu - 9 garaipen - 2 berdinketa - 6 porrot
7. Touring           28 puntu - 8 garaipen - 4 berdinketa - 5 porrot
8. Astigarraga    26 puntu - 7 garaipen - 5 berdinketa - 5 porrot
9. Orio                25 puntu - 7 garaipen - 4 berdinketa - 6 porrot
 
Txapeldunen faseko lehen partida jokatu zuten jubenil neskek. Lehen partida eta lehen garaipena, garrantzitsua indartsu jarraitzeko txapeldunen fasean. 0-3  irabazi zuten Ordiziaren aurka, etxean. Zazpi taldek osatzen dute txapeldunen faseko lehen multzoa, eta lehen jardunaldi honetan Orio lidertzan jarri da. Datorren partida Amaikak Bat taldearen kontra izango da, etxetik kanpo.

Sailkapena

1. Orio                 3 puntu - 1 garaipen
2. Tolosa             3 puntu - 1 garaipen
3. Amaikak bat    3 puntu - 1 garaipen
 
Kadeteak kopa ari dira jokatzen. Hirugarren multzoan liderrak adina puntu lortu dituzte, jardunaldi honetan 2-1 irabazita Internacional taldeari. Bigarren postuan daude, baina, esan bezala, liderrarekin puntuetan berdinduta. Datorren astean etxetik kanpo jokatuko dute, Vasconiaren kontra.

Sailkapena

1. Añorga          9 puntu - 3 garaipen
2. Orio                9 puntu - 3 garaipen
3. Ekintza          6 puntu - 2 garaipen
 
Kopan beste talde bat du Oriok, laugarren multzoan. Asteburu honetan lehen garaipena eskuratu dute. 2-4 irabazi zuten partida Sporting de Herrera taldearen aurka. Hiru puntu hauek indarra ematen diete, orain arte ez baitzuten partidarik irabazi. 

Sailkapena

1. Santo Tomas Lizeoa    7 puntu - 2 garaipen - 1 berdinketa
2. Amara Berri                 6 puntu - 2 garaipen - 1 porrot
3. Internacional               6 puntu - 2 garaipen - 1 porrot
4. Martutene                    6 puntu - 2 garaipen - 1 porrot
5. Usurbil                         4 puntu - 1 garaipen - 1 garaipen - 1 porrot
6. Orioko                         3 puntu - 1 garaipen
 
Infantil txikiek erraz irabazi zuten, 7 - 0 Ostadarren aurka. Garaipen honekin txapeldunen faserako txartela eskuratu dute. Datorren jardunaldian Arrasateren aurka jokatuko dute.
 

Sailkapena

1. Eibar          19 puntu - 6 garaipen - 1 berdinketa
2. Orio            13 puntu - 4 garaipen - 1 berdinketa - 2 porrot
3. Ordizia       12 puntu - 4 garaipen - 3 porrot
 
Infantil neskek galdu egin zuten Anaitasunaren aurka, 2-0. Datorren partida Zarautzen aurka izango da, etxetik kanpo hori ere.
 

Sailkapena

1. Zumaia            37 puntu - 12 garaipen - 1 berdinketa
2. Zarautz           30 puntu - 10 garaipen - 3 porrot
3. Amaikak Bat   28 puntu - 9 garaipen - 1 berdinketa - 3 porrot
4. Mutriku           26 puntu - 8 garaipen - 2 berdinketa - 3 porrot
5. Anaitasuna     15 puntu - 5 garaipen - 8 porrot
6. Zestoa             12 puntu - 4 garaipen - 9 porrot
7. Orio                   4 puntu - 1 garaipen - 1 berdinketa - 11 porrot
 
Infantil neskak nahi eta ezinean daude, asko dira zakuan pilatu dituzten porrotak. Dena den, ez dute burua sekula jaitsi eta lehen birako emaitzak hobetzen dabiltza. Pixkanaka-pixkanaka hobetzen ari dira.
 
 
 
 

 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!