Naturari gorazarre egiten dion erakusketa

Karkara 2015ko mar. 5a, 08:27

Antxon Mendizabalek egurrarekin egindako lanen erakusketa jarri du Donostiako Garoan. Martxoaren 2tik 28ra egongo da ikusgai.

Egurra tailatzen orduak eta orduak ematen ditu. Urteak daramatza artisautzari lotuta. Zizelkaria, margolaria, tailugilea. Denbora eta espazio bolumetriko baten diseinatzailea. Antxon Mendizabal –Orio,1969–, ezizenez Mendi, erabaki propioz da artisaua.

Egurrarekin egiten du lan Mendik. Artisautzatik abiatutako eskultura abangoardistak egiten ditu, eta bere lanak erakusgai izango ditu martxoaren 2tik 28ra Donostiako Garoa liburu-dendan. Bere bizitzaren mamia erakusten du obretan, errealitatean oinarritzen dira lanak. Arrazari eta sentimenduei lotutako formekin jokatzen du bere errealitate hori irudikatzeko. Bere errealitate horretan lekua dute Oriok, naturak, kulturak, eta beste hainbat kontuk.

 







KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!