Lana bilatzeko edo lan baldintzak hobetzeko zerbitzua

Karkara 2015ko mar. 5a, 10:55

Lana bilatzeko orientazioa, curriculuma eguneratzeko zerbitzua eta enpresa sortzeko laguntza eskaintzen ditu Urola Kostako Udal Elkarteak.

Urola Kostako Udal Elkarteak laneko eta lanerako orientazio zerbitzua eskaintzen jarraituko du. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren Euskal Autonomia Erkidegoko finantzaketarekin.

Orientazio zerbitzu horren helburua langabeei lana bilatzen laguntzea da eta lana dutenei hobetzen laguntzea. Ekintzailetasuna ere bultzatzen dute, enpresa bat sortzeko asmoa dutenei laguntza eta aholkularitza ematen baitiete.

Horretarako guztirako hainbat zerbitzu eskaintzen ditu Urola Kostako Udal Elkarteak:

Lana bilatzeko orientazioa

Laguntza pertsonalizatua eskaintzen dute. Profilaren arabera, lana bilatzeko eman beharreko pausoak azaltzen zaizkie eta urrats horiek ematen laguntzen zaie.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emateko eta Lanbideko curriculumaren datuak eguneratzen eta osatzeko aukera dago.

Enpresa bat sortzeko laguntza

Enpresa bat sortzeko ideia buruan darabilten pertsonei eskaintzen zaien aholkularitza ere pertsonalizatua da. Lehenik eta behin, ideia entzuten da. Ondoren, ideia aztertu eta baloratu egiten da. Eta, gero, enpresa martxa jartzeko egin beharreko plana lantzen da eta jakin beharreko ezagupenak jasotzen dira.

Interesatuak harremanetan jarri beharko du Urola Kostako Udal Elkartearekin. Horretarako hainbat bide daude: Urdaneta bideko seigarrenean duten egoitzara joatea, 943 89 08 08 telefonora deituta edo emailera idatzita.

Helbide elektronikoak aldatu egiten dira jaso nahi duzun zerbitzuaren arabera. Enplegurako orientazioa jaso nahi izanez gero lanpoltsa@urolakosta.org helbidera idatzi behar da, enpresa bat sortu nahi baduzu enpresasustapena@urolakosta.org-era idatzi behar da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!