Diru-laguntza deialdia kultura eta gazteria taldeentzat

Karkara 2015ko mar. 5a, 10:45

Kultura eta gazteriako diru-laguntzen deialdia ireki du Udalak. Martxoaren 31n amaituko da aurkezteko epea.

Irabazi asmorik gabeko ekintzak bultzatu nahi ditu Udalak. Hori dela eta, Kultura eta gazteriako diru-laguntzen deialdia argitaratu du Udalak. Deialdian, nola ez, irabazi asmorik gabeko Orioko kultur, gazteria, ingurumen eta aisialdiko taldeek zein elkarteek hartu dezakete parte.

Deialdia zabalik dago jada eta martxoaren 31n itxiko da. Bete beharreko baldintzak eta diru-laguntzen ezaugarriak orio.eus webgunean aurkituko dituzu, albiste honetan. Bidali beharreko dokumentuak ere albistean bertan daude atxikita.

Edonork zalantzaren bat baldin badu kultura@orio.eus helbidera idatzi dezake. Kultur teknikariaren emaila da hori, eta berekin argituko ditu duda guztiak.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!