Hernaniko Argazki Forumaren argazki-erakusketa kultur etxean

Karkara 2015ko mar. 6a, 09:51

Bi astean, martxoaren 6tik 20ra, egongo da irekita erakusketa, Kultur Etxeko areto nagusian, 16:30etik 20:00etara

Argazkilaritza zaletasun duten hainbat pertsona biltzen ditu Hernaniko Argazki Forumak. Urteak daramatza lanean eta jarduera asko antolatzen ditu, besteak beste, gaurtik aurrera kultur etxeko areto nagusian egongo den erakusketa.

Marxoaren 6tik 20ra egongo da zabalik erakusketa, 16:30etik 20:00etara. Forumeko argazkilarien lanak ikusgai egongo dira, estilo desberdin askotakoak, tartean Josune Zabaleta oriotarrarenak. Hernaniko Biteri kultur etxean jarri zen erakusketa lehen aldiz, urtarrilean, eta orain Oriokoak hartu du lekukoa, bertsio txikiago batekin, espazioa dela eta.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!