Zazpi udako lanpostu

Karkara 2015ko mar. 6a, 09:28

Bi tren gidari eta bost garbitzaile kontratatuko ditu Udalak udararako. Izen ematea martxoaren 31 bitarte egongo da zabalik.

Kanpineko komunen garbitzailea, Antilla Hondartzako kabinen garbitzailea eta txu-txu trenaren gidaria. Udako hiru lanpostu horietarako jendea hartuko du Orioko Udalak. Lanpostuetara aurkezteko ezinbestekoa izango da langabetua izatea eta 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen Orion erroldatuta egotea.

Kanpineko komunak garbitzeko bi pertsonak kontratatuko ditu Udalak, kabinak garbitzeko hiru eta trena gidatzeko bi. Lan postu horietara aurkezteko epea gaur bertan zabaldu da eta martxoaren 31 bitarte egongo da irekita.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!