Asteburua museoan, familia giroan eta debalde

Karkara 2015ko mar. 6a, 12:33
Argazkia: Gorka

Done Jakue Bidearen Interpretazio zentrorako sarrera,  martxoaren 7 eta 8an, doakoa izango da familientzat. Agorregiko burdinolara eta errotara bisita ere musu-truk egin daiteke gaurtik igandera bitarte.

Gipuzkoako Museoen Jolastera? Museora ! Asteburua familia giroan kanpaina barruan, hainbat ekimen antolatu dira. Museoek eskaintzen dutenarekin imajinazioa lantzea eta jolastea dute helburu, zentzumenez bidez ametsezko bidaiak egitea eta iragana ezagutzen gaur egungo identitatearen oinarria aurkitzea.

Orion eta Aian izango da horretarako aukera. Orioko Done Jakue Bidearen Interpretazio zentrorako sarrera doan izango da martxoaren 7an eta 8an. 

Bestalde, martxoaren 6tik 8ra, Aiako Agorregi burdinola ezagutzeko aukera izango da, debalde. Gure lurraldearen historia ezagutu dezakezu Agorregi bisitatuta, historiaurretik hasi eta gaur arte. Izan ere, Euskal Herrian, erdi arotik ura izan da energia sortzeko erabili den lehengaia. Agirietan jasota dagoen burdinoletako bat da Aiako Laurgain jauregikoa. Horren inguruan gehiago jakiteko aukera duzu asteburu honetan, 11:30etatik aurrera bisitak doakoak baitira. Informazio gehiago lortzeko deitu 932 83 53 89 zenbakira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!