Udane eta Julen Azpeitiako triki jaialdian

Karkara 2015ko mar. 24a, 09:29

Igandean Azpeitian egin zen triki jaialdian izan ziren Udane aiarra eta Julen oriotarra.

Sanjosetako Trikitixa jaialdia izan zen igandean, Azpeitian. Soreasu antzokia jendez bete zen, eserleku hutsak apenas zeuden. Trikizale asko bildu ziren antzokia. Taula gainean trikitilari eta pandero-jotzaile ugari, tartean Julen oriotarra eta Aiako Udane.

Bikote ugari igo ziren oholtzara eta pieza politak jo zituzten. Fin aritu ziren Julen Alonso eta Eneritz Aulestia, plazaz plaza, jaialdiz jaialdi eta txapelketaz txapelketa urte mordoa daraman bikotea. Libe aiarrak Udanerekin osatzen du bikotea. Zortzi urteko musikari horiek eman zioten bukaera jaialdiari.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!