Bigarren aldiz salgai, larunbatean, herriko plazan

Karkara 2015ko mar. 26a, 09:20

Larunbatean bigarren eskuko azoka izango da herriko plazan. Postua jarri nahi duenak Udalean eskatu beharko du baimena, beranduenez, gaur, martxoaren 26an.

Bere funtzioa beteta, beste batek erabiltzeko helburuarekin, hainbat gauza jarriko dituzte salgai, larunbatean, herriko plazan. Bigarren eskuko gauzen azoka antolatu dute, martxoaren 28an, goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 15:00ak arte.

Salmenta-gunea jarri nahi duenak Udalean abisatu beharko du. Horretarako azken eguna gaur izango da, osteguna, martxoak 26. Udalak mahaia eta astoak jarriko dizkio. Postua muntatzeko ardura saltzailearena izango da.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!