Orioko Gure Esku Dago taldearen bilera-irekia, ostegunean

Karkara 2015ko mar. 25a, 10:20

Ostegunean bilera-irekia antolatu du Orioko Gure Esku Dago taldeak lan-taldea sendotzeko eta aurtengo ekitaldiak antolatzeko. 18:30ean izango da, kultur etxeko aretoan.

Martxoaren 26an, bihar, erabakitzeko eskubidearen alde pausoak eman nahi dituztenei Orioko kultur etxera bertaratzeko deia egin die Orioko Gure Esku Dago taldeak. Bilera irekia izango da, arratsaldeko 18:30ean hasiko dena.

Iaz osatu zen Orioko Gure Esku Taldea, giza kate erraldoiaren harira. Ekintza horren antolakuntzan jardun ziren buru-belarri, baita motorrak berotzeko egin ziren ekintzetan ere. Taldea osatzeko ez zuten deialdi zabalik egin, eta, horregatik, orain egitea erabaki dute. Izan ere, garrantzitsua iruditzen zaie taldekideei deialdia egitea eta taldean ahalik eta herritar gehien egotea.

Aurten antolatuko diren ekitaldietarako lan-talde sendoa osatu nahi dute; eta, horrez gain, parte hartze zabala izatea nahi dute. Horretarako taldeko ateak zabaltzea ezinbestekoa iruditzen zaie. Hortaz, parte hartu nahi duen oriotar guztiak beso-zabalik hartuko dituzte bihar, arratsaldeko 18:30ean, Orioko kultur etxean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!