Apirilean bost lan egingo direla aurreikusten du Udalak

Karkara 2015ko mar. 27a, 11:38

Obra eta Zerbitzuetako batzorde buruak, Amaia Dorronsorok, jakinarazi duenez, bost obra egingo dituzte datozen hilabeteetan, ohiko mantentze-lanez gain.

Otsailaren 26an adostu bezala, aurten aurrekontua 6.700.000 eurokoa da. Kopuru horretatik 2.800.000 euro pertsonalera bideratuko dira, 2.525.000 euro ohiko gastuetara, 1.000.000 euro diru laguntzetara eta 375.000 euro inbertsioetara.

Obra eta Zerbitzuetako batzorde buruak datozen hilabeteotan batzordeak egingo dituen lanen berri emateko. Bost dira, guztira: Anibarko Portuko eta Ibai Ondoko argiteria jarri, Muntoko pasealekua konpondu, Kale Nagusia txukundu, Anibarko Portuko aparkalekuko marrak pintatu eta Dikeko Aldapako hesia berritu.

Lan horiez guztiez gain, ohiko mantentze-lanak ere egingo dituzte. Horretarako eguraldiak laguntzea ezinbestekoa da; izan ere, azkenaldian, euriak ez du lan horiek egiteko aukerarik eman.

Pixkanaka-pixkanaka arazoak konpontzen

Ibai Ondotik Anibarko Portura doan pasealekuko argiteria hobetzeko asmoa du Udalak, apirilean 20 farolaren argi-buruak aldatuko dira. Egoera txareran daude Muntoko pasealekuko bi boladizoak, Kale Nagusiarren amaierako galtzarrizko zorua eta Antxiola Kale alboko harrizko hesia. Hiru horiek berritu eta konponduko dira apirilean.

Gainera, Anibarko Portuko auzotarrek eskatuta, aparkalekuetan dauden lurreko marrak pintatuko dira. Lan horiek ere apirilean egingo dira. Bestalde, eguraldi ona egiten badu, altzari urbanoak margotuko dira, lorategiak txukundu... hau da, ohiko konpontze lanak egingo dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!