Batukadaren erritmoak ostiral honetan, kultur etxean

Karkara 2015ko api. 23a, 08:26

Sarrera doako da, baina gonbitak hartu behar dira ikuskizunera joan ahal izateko. Jada eskuragarri daude kultur etxean.

Zwekere taldea Oskar Estangak sortu zuen. Euskal musikari batukada erritmoa jartzen dizkio taldeak. Taula gaineko proposamen artistiko animatuaz eta entretenigarriaz gozatzeko aukera izango da ostiral honetan, 22:30ean, Orioko kultur etxean.

Sarrera doan da; baina, ohi bezala, 120 gonbitak aldez aurretik hartzea gomendatzen dute antolatzaileek. Izan ere, kultur etxeko aretoaren aforoa mugatua da eta ikuskizunera joateko arin ibiltzea komeni da. Gonbitak kultur etxean bertan eskuratu daitezke.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!