Orioko Curriculuma Sortzen

Herri hezitzailea, eskola herritarra jardunaldietan izango dira curriculumekoak

Karkara 2015ko api. 22a, 11:09

Hezkuntza esparruan aniztasuna kontuan hartzen duten Finlandiako, Kataluniako eta Euskal Herriko hainbat esperientzia azalduko dira.

Herri hezitzailea, eskola herritarra izenburupean, bi eguneko jardunaldiak antolatu ditu Hik Hasik Donostian apirilaren 24 eta 25erako, eta gai ugari jorratuko dituzte bertan. Partaideen artean, Leo Pakhin izango da, Finlandiako Hezkuntza Kontseilu Nazionaleko kidea, eta haurra bere osotasunean hezteko hezkuntza humanizatuaz eta herritarren beharren neurrira egindako hezkuntza politikaz arituko da.

Orioko Curriculuma Sortzen elkartekoek Errenteria, Arrasate, Ordizia eta Azpeitiako herritarrekin batera, herrietako ondare kulturala ikastetxeetara transmititzeko martxan dituzten esperientziak kontatukO dituzte.

Argia aldizkariak jardunaldien zuzeneko jarraipena egingo du euren webgunean. Bi egunetako programa ikusteko, egin klik hemen.


KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!