Hauteskundeak

Orioko EH Bilduren aurkezpen ofiziala

Luistxo Fernandezek Sustatun 2015ko api. 27a, 09:41

Orioko EH Bilduren Ekitaldi Nagusia bihar izango da, arratsaldeko 19:00etan, Orioko kultur etxean. Lanerako prest dagoen talde anitza aurkeztuko dute jendaurrean, besteak beste.

Emeterio Iribar koalizioko zerrendaburua aurkezteaz gain, bere alboan lanean ariko den lan taldea ere aurkeztuko dute bihar, 19:00etan hasita, kultur etxean. Orioko EH Bilduren taldeaz gain udal herri programaren nondik norakoak ere azalduko dituzte.

Bi kontu horiek –hautagai zerrenda eta herri programa– prozesu parte hartzaile eta irekien bitartez osatu dituzte. Herritarrengana urbiltzeko ahaleginean urrats bat gehiago emango dute biharko ekitaldian, baina beste pauso bat aurrera ere egin nahi dute. Beren esanetan, boz-emaileekin harremanak sendotu eta harremanak izateko bide egokiak finkatu nahi dituzte.

Data aldaketa Ekitaldi Nagusian

Apirilaren 23an egitea aurreikusi zuten hasieran, baina, azkenean, data aldatu eta apirilaren 28an egitea erabaki dute. Bihar izango da orduan aurkezpen ekitaldia, asteartearekin, arratsaldeko 19:00etan Orioko kultur etxean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!