Zaraguetakoak hondartzako futbol finalean

Karkara 2015ko api. 24a, 08:34

Zaragueta Herri Eskolako 6. mailako mutilak hondartza futboleko finalera iritsi dira. Asteburu honetan jokatuko dute finala.

Zarauzko hondartza futbol zelai bihurtzen da sarritan, ia astebururo. Asteburu hau, ordea, denboraldiko azkena izango da, finalak jokatuko baitira.

Pasa den astean, igandearekin, finalerdiak jokatu ziren. Orioko hiru taldeek hartu zuten parte finalaurrekoetan: Orioko 61, Orioko 62 eta Zaragueta 6M. Orioko 61 taldeak La Salleren aurka jokatu zuen eta 2-2 berdindu zuen. Beste bi taldeek seigarren mailako kimu mutilen kategorian jokatu zuten partida, Orioko 62 Iturzaetaren aurka lehiatu zen eta Zaragueta 6M La Salleren kontra. Herriko talde bakarrak lortu zuen finalerako txartela, Zaraguetak, 3-12 irabazita. Orioko 62 taldeak galdu egin zuen 5-0 emaitzarekin.

Asteburu honetako finalean, hortaz, Orioko talde bakarra egongo da: Zaragueta 6M. Zaraguetako taldean Aiako Lardizabalgo bi ikasle daude. Iturzaeta taldearen kontra jokatuko du finala, ohi bezala, Zarauzko hondartzan.

Guztira sei final

Seigarren mailako kimu mutilena ez da asteburuan jokatuko den final bakarra izango. Bosgarren mailakoek ere finala jokatuko dute, Txikiteroek Salleko taldearen kontra jokatu dute. Kimu nesketan ere bosgarren eta seigarren mailako finalak jokatuko dira.

Seniorren kategorian bi final jokatuko dira, mutiletan eta nesketan. Dena den, final horiez gain XXI Juan Irigaray Kopa ere jokatuko dute senior mutilek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!