karkara.eus

Marisa Arruabarrena saritu dute Mugarik Gabe lehiaketan

  kultura  Orio

Bilboko Otxarkoaga auzoan antolatu den XIII. Mugarik Gabeko Ipuin Lehiaketan saritu dute Marisa Arruabarrenaren Pure berdea ipuina.

Oartxoagan umeentzako jardunaldiak egin dituzte, eta horren harira, Txirula Kultur Taldeak, XIII. Mugarik Gabeko Haur Ipuin Lehiaketa antolatu du. Haur literaturgintza bultzatzea du helburu lehiaketak, literatur genero hori ahalik eta gehien hedatzea.

Txapelketak lortu du zabalkundea, behintzat. Oriotar bat eta guzti aurkeztu da, Marisa Arruabarrena. Eta ez du nolanahiko partaidetza eduki, saritua izan baita. Pure berdea izeneko ipuina idatzi du Arruabarrena; eta, nola ez, Orio, oriotarrak eta Orioko kontuen inguruan idatzi du. 

Ipuin lehiaketako irabazleen hainbat ipuinen irakurketa egin zen igandean, maiatzaren 10ean, eguerdiko 11:45ean. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa