Hauteskundeak

Miriam Uranga: "Parte hartzea ia %8a jaitsi da eta hori ez da pozgarria"

Karkara 2015ko mai. 27a, 11:40

2011ko datuak hobetu ditu Orain plataformak; hauteskundeetako parte hartzea jaitsi arren, boto gehiago lortu dituzte. Bi zinegotzirekin jarraituko dute Udalean.

Beste behin, bi zinegotzi lortu dituzue. Helburua beteta?

Bai, baina sentzazio gazi-gozoa dugu. Parte hartzea ia %8a jaitsi da eta hori ez da pozgarria. Oriotarren hirutik bat etxean gelditu da eta 1.438 pertsona herritar asko dira –%33–. Gure lana partaidetzan oinarritua dago, beraz, datuak ezin ditugu ontzat eman.

2011n baino boto gehiago lortu dituzue. Zer balorazio egiten duzue?

Bai, horrek ere zerbait adierazten du nahiz eta jakin bi alderdi haundien tartean egoteak kalte egingo digula beti.

Zergatik uste duzue izan daitekela botoen gorakada?

Orioren alde egin dugun lanagatik izan dela uste dugu. Udaletxean egiten den lana ez da ikusterreza, baina badirudi batzuk ikusi dutela.

Esan zenutenaren arabera, aurtengoan zure burua bozkatuko duzue alkatetzarako, ezta?

Bai, horrela da. Zerrenda bozkatuena errespetatu nahi genuen, zein izango zen jakin aurretik.  

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!