Saiatu arren, ez zen posible izan

Karkara 2015ko mai. 27a, 10:21

Maiatzaren 24an jokatutako bi partidak galdu zituen OBBk Donostiako Athletikoren aurka

Pasa den igandean, maiatzaren 24an, Loiolako Erriberako zelaian aritu zen OBB Donostiako Athletikoren aurka. Lehen partidan, Yusmeri Pacheko kubatarrak jaurti zuen, eta azken momentura arte donostiarrak kontrolpean izan zituen. Oriotarrek lehen sarreran lortu zuten lehen karrera, Igone Etxeberriaren bateatze onari esker. Halare, oriotarren talde gaztearen esperientzia falta nabarmendu zen eta donostiarrek aurretik jartzea lortu zuten azken momentuan. 2-1 amaitu zen lehen partida.

Bigarren partidan, talde horiak lehenengoan jasandako nekea eta tentsioa nabarmendu ziren, eta hasieratik markagailuan aurrea hartu zuen Athletikok. OBBkoek hortzak estutu bazituzten ere, 7-0 galdu zuten azkenean.

Yusmeri Pachecoren eta Ainara Larrazaren lana jaurtiketan aipatzekoa izan zen, eta Igone Etxeberriak eta Diamela Puentesek erasoan eginiko lana ere garrantzitsua izan zen. Hurrengo igandean amaitzen du OBBk Nazioarteko Liga. Azken partida Valentziako Antortxa taldearen aurka jokatuko du, 11:00etan, Mendibeltzen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!