Ikasturte amaiera Orioko Herri Ikastolan

Karkara 2015ko eka. 9a, 10:45

Ikasturtean zehar egin dituzten lanekin erakusketa egingo da ekainaren 9tik 12ra, eta ekainaren 14an Ikastola eguna ospatuko dute.

2015-2015 ikasturtea amaitzear dago eta, urtero bezala, kurtso amaierako ekintzak prestatzen ari dira ikastetxeak. Orioko Herri Ikastolan, Kultur Astearen barruan, ikasleek egindako lanen erakusketa egingo da.

Gaurtik, ekainaren 9tik, hilaren 12ra bitarte egongo dira lanak ikusgai Haur eta Lehen Hezkuntzako eraikinetako pasiloetan. Ikastolak ikasleen lan ederrez gozatzera gonbidatzen ditu guraso eta herritarrak.

Ikastola eguna igandean

Ikasturteari amaiera borobila emateko, urteroko Ikastola Eguna egingo dute ekainaren 14an, igandean. Hau da eguneko egitaraua:

  • 10:30 Herrian zehar, Ikastolako ttuntturroak, DBHko ikasleen eskutik
  • 11:55 Ikastolako ttuntturroen sarrera Karela kiroldegian
  • 11:00 Esperientzi Eskolako ikasleei diploma banaketa
  • 11:15 Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen ikuskizuna. Gaia: munduko sukaldaritza
  • 12:30 Hamaiketakoa Ikastola aurreko plazoletan