Kinto bazkari eta afariak

Karkara 2015ko uzt. 1a, 15:19

Behin hasi eta denak segi

Ddiotenez duela 33 urte elkartu ziren lehen aldiz Orion urte berean jaiotako neska-mutilak mahai baten bueltan urtemuga ospatzera. garai hartan 39 urte bete zituzten, eta, ordutik urtero-urtero egin dute bazkaria edo afaria. Ohitura hori beste hainbat jeneraziok ere hartu du.

Argazkia oroitzapen egokia

Kintokoak bildu eta bazkaltzen hasi aurretik oroitzapenen kutxan gordetzeko argazkia ateratzen dute gehienek. Urtero argazki bat, bilduma eder bat osatu arte. duela 33 urtetik hona, ia urtero atera omen dute argazkia 43an jaiotakoek, azken urteetan salbu. Argazki horiek guztiak ondo gordeta omen dauzka Fernando larrañagak, bazkarien antolatzaileak. Argazki horiek ikustea denbora pasa ederra da beretzat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!