Azken plazak Javier Iriondoren hitzaldirako

Karkara 2015ko uzt. 2a, 14:37
Argazkia: javieririondo.es

Mandalarak antolatu du datorren astebururako, uztailaren 4 eta 5erako, Iriondoren bisita Oriora

Uztailaren 4an eta 5ean Javier Iriondo idazle, formatzaile eta aholkularia Orion egongo da. Larunbatean, 18:00etatik 19:30era doako hitzaldi bat emango du, Barne-sendotasuna eta baloreak izenekoa. Etorkizun hobe bat izateko bultzada baten bila dabiltzanei zuzendua dago hitzaldia, bide berri baten bila dabiltzanei. Arraunetxen emango du hitzaldia.

Igandean, uztailaren 5ean, egun osoko tailer bat emango du: Ulermena, erabakiak eta ekintzak. Helmuga berri baterantz. 9:30etik 20:30era izango da tailerra, Arraunetxen. Norbere buruarekiko kontrola eta segurtasuna lortzea, bizitza emozional hobeago bat lortzea eta aldaketa handiak emateko bultzada bilatzea ditu helburu tailerrak.

Tailerraren prezioa 199,65 eurokoa izango da Izena eman nahi duenak telefono hauetara deitu beharko du: 648 48 74 89, 652 77 24 38 eta 649 87 84 29.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!