Bi emanaldi gau bakarrean

Karkara 2015ko abu. 20a, 18:29
Argazkia: DJG

Galerna jatetxean emanaldi bikoitza izango da bihar, 20:00etatik aurrera. Lehendabizi DJG eta, ondoren, Unax Nogales bakarlaria.

Emanaldi oso berezia izango da biharkoa Iker Gurrutxagarentzat. Maiatzetik buruan bueltaka nuen erakuslehioa da biharkoa. Irudikatu egiten du Galerna jatetxean izango den egoera: hondartza, itsasoa eta musika. Postala irudikatuta neukan aspalditik; udaran, chill-out estiloko sesioa Galernan, aitortu du Gurrutxagak.

Bera izatez elektro, elektro-house zalea da. DJ bezala musika jartzeko ezagunak diren disko jartzaileetatik edaten du: Garrix, Avicci, Guetta, Hardwell, Armin van Buren eta beste hainbat. Baina Gurrutxagak azaldu du plaza bakoitzaren girora moldatzen dela, klasikoak eta abesti kuttunak baztertu gabe. Hortaz, bihar, kanta ezaguk asko eta ez hain ezagunak diren beste batzuk entzungo ditu gerturatzen denak, zehaztu du oriotarrak.

DJGren emanaldiaren ondoren, Unax Nogales bakarlari zarauztarra izango da. Kantu famatuen bertsioak egiteagatik egin zen ezaguna sare sozialetan, baina kantu propioak ere egin ditu, eta, biharkoan, bere azken diskoa aurkeztuko du Galernan: From Oz to home.

DJGren emanaldia 20:00ak inguruan hasiko da. Eta, zarauztarrarena 22:00ak aldera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!