Bigarrenez, Betiko Market

Karkara 2015ko abu. 28a, 10:49
Argazkia: Gure Bazterrak

Sorkuntzez gain, musika ere egongo da Betiko Market Azokan. The roof taldearen kontzertua izango da 18:30ean plazan.

Abuztuaren 16koa errepikatuko dute. Goizeko 11:30etan hasi eta iluntzeko 21:00ak arte, duela bi asteko ordutegi berberarekin, Betiko Market azoka izango da Orioko plazan.

Lehendabizikoz egin zenean bezala, Euskal Herriko hainbat sortzaileen topagunea izango da plaza. Guztira hogei sortzaile bilduko dira, tartean bi oriotar: Maider Goenaga eta Maialen Uranga. Lehendabizikoak Mai look is denda dauka eta bigarrenak Maiur. Maider Goenagak aurreko azokan ere hartu zuen parte, Goiuri Unanuerekin –söia– batera.

Arropa, bitxiak, osagarriak... denetik izango da. Baina, horrez gain, musika ere ez da faltako. The roof taldeak kontzertua eskainiko du arratsaldeko 18:30ean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!