Hamaika postu, Xabi Aros DJa eta Nikos Clown pailazoa

Karkara 2015ko abu. 26a, 08:44

Orioko plazan egingo da Outlet azoka abuztuaren 29an, larunbatarekin. Postuez gain, Nikos clown pailazoa eta Xabi DJa ere izango dira.

Zortzigarrenez egingo da Outlet Azoka Orion. Goizean goizetik herriko hainbat dendek plaza izango dute erakusleiho: Maukak, Anarrik, Rosak, Izarrak, Nohak, Rosesek, Ardatzak, Itziar Kirolakek, Berezik, Naikarik eta Ramirok. Hamaika postuk beteko dute, hortaz, herriko plaza.

Egunari erritmoa jartzen eta plaza girotzen Xabi Arostegi DJa izango da. Eta, arratsaldeko 18:30ean, Iñigo Fernandez Nikos clown-en paperean sartuko da. Pailazo emanaldia eskainiko du plazan bertan, ordubete inguru iraungo duena.

Egun bakarrekoa izango da aurtengo Outlet Azoka. Toldoak alokatu behar ditugu, eta bi eguneko alokairua, gehiegitxo da, azaldu du Ainhoa Fernandezek. Iaz horrela egin genuen, baina gauean lapurreta egin ziguten. Hortaz, aurten egun batekoa egingo dugu. Goizean goiz hasi eta iluntzera arte izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!