Gure Bazterrak

Musika dantzagarria Kalakarin

Karkara 2015ko abu. 27a, 08:16

Ostiral gauean, 23:59ean, DJak izango dira Orioko Kalakari tabernan, DJ Illarra eta Josu Aramburu.

Gure Bazterrak ekimeneko kideak ez daude geldirik. Motorrak berotzeko hainbat kontzertu antolatu dituzte, tartean ostiralekoa, 23:59ean hasiko dena. DJ Illarraren eta Josu Arambururen esku utzi dute Gure Bazterrak taldeko kideek biharko dantzaldia. Beren musikarekin Kalakari tabernara gerturatzen direnak dantzan jartzea dute helburu.

Bihar Orion ez ezik, Donostian ere kontzertuak antolatu ditu Gure Bazterrakek. Fermin Calbeton kaleko berrogeita zortzigarrenean izango da, Côte tabernan, 21:30ean. Arhats eta Siz dira, gitarra lagun, kontzertua eskainiko dutenak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!