Zazpi radar berrietako bat, Orio inguruan

Karkara 2015ko urr. 6a, 08:19

Zazpi radarretako bost Gipuzkoako AP8 errepidean daude, horietako bat Oriotik Donostiara bidean.

 

Atzo jarri ziren martxan Euskal Herriko errepideetan zazpi radar berri, horietatik bost Gipuzkoako AP-8 autopistan; eta, zazpi horietako bat, Orio inguruan, Donostiara bidean. Radarrak 120 kilometro orduko abiadura-muga du.

Donostiako noranzkoan, 27. irteera baino 550m metro lehenago dagoen seinalearen ondoren dago radarra, baina bidegurutzea baino lehen. Segurtasun sailak azaldu duenez, akzidenteen ehuneko handi bat behar baino azkarrago gidatzeagatik gertatzen dira, eta akzidenteak ahalik eta gehien murrizteko jarri dituzte radar gehiago.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!