Bernhard Marx organo-jotzaile alemaniarrak kontzertua emango du elizan

Karkara 2015ko urr. 8a, 09:00

Ostiralean, urriaren 9an, 20:00etan izango da kontzertua

Kultur agendaren barruan, organo-kontzertua antolatu du Udalak ostiral honetan, hilaren 9an. 20:00etan hasiko da kontzertua, Bariko San Nikolas parrokian, eta sarrera doakoa izango da. Bernhard Marx organo-jotzaile alemaniarra izango da kontzertua emango duena.

1977tik Friburgoko Johannerkirche elizan jotzen du organoa eta irakaslea da bertako Pedagogia Akademian. Sari ugari irabazi ditu AEBetan, Kanadan, Hego Amerikan eta Europan. Besteak beste, 1979an bigarren saria lortu zuen Nazioarteko Organo Lehiaketan, Saarbrükenen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!