Goiko Kaleko festak izango dira igandean

Karkara 2015ko urr. 9a, 09:50

Galtzarri elkarteak antolatu ditu aurtengo Goiko Kaleko festak. Igandean izango dira, goizetik hasita eta hamaiketakora arte.

Goiko kaleko festak bueltan dira. Iazko antolakuntzak festak berriz ere ez egiteko erabakia hartu ondoren, Galtzarri elkarteak antolatzeko ardura hartu du. Joan den ostiralean inauguratu zuten kurtso berria eta festa giroko lehen ekitaldia igande honetan izango dute, Goiko Kaleko Festen baitan.

10:30ean hasiko da jaia, San Martin ermitara kronoigoera egingo dute bizikletan. Jarraian, zinta-karrera egingo dute. Ekintza honetara ere bizikletaz joateko eskatu dute antolatzaileek. Ekintza horiek eta gero hamaiketakoa izango da guztientzat.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!