Lau egun hilda zeramatzan gorpua aurkitu dute

Karkara 2015ko urr. 12a, 17:19

Ostegun arratsaldean, 18:00ak-19:00ak inguruan, jakin zuten ezbeharraren berri. Bizilagunek kiratsa usaintzen zuten, eta hariari tiraka, etxebizitza batean lau egun hilda zeramatzan gizonezkoa aurkitu zuen ertzaintzak.

Hildako bat aurkitu zuten, ostegun iluntzean, hilaren 8an, Orioko Aita Lertxundi kaleko etxebizitza batean. Gorpuak lau egun zeramatzan hilda. Bizilagunek usain txarra sumatzen zuten, eta, kiratsa joaten ez zenez, susmo txarra hartzen hasi ziren kontuari.

Bizilagunaren senideei deika hasi ziren orduan, larrituta. Senideek gizonari deitu zioten, baina telefonoa hartzen ez zuela ikusita, hauek ere larritu egin ziren. Ertzainarekin jarri ziren kontaktuan. Ertzaintzak azaldu digu etxera joan eta han aurkitu zutela gorpua.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!