Giro paregabea Goiko Kaleko festetan

Karkara 2015ko urr. 13a, 12:50
Argazkia: Urola Kostako Hitza

Jende dezente bildu zen igandean Goiko Kalen. Egindako ekintzek harrera ona izan zuten eta lagunarteko giro ederra nagusitu zen.

Galtzarri Elkarteak segidarik izan behar ez zuten festei heldu eta jarraipena eman die. Igandean ospatu zen Orion Goiko Kaleko Jaiak. Egun bateko festa izan zen, goizen goizetik hasi eta iluntzera arte iraun zuena.

Hasteko, San Martinera kronoigoera egin zuten. Garai bateko ohitura zen hau, aurten berreskuratu dutena. Orduko ibilbide berbera egin zuten, elizan hasi eta San Martin ermitan amaitu. Hiru txirrindularik hartu zuten parte eta azkarrenak Ibon Berasaluze eta bere alaba Leize Saizar izan ziren.

Ondoren, zinta jolasa egin zuten. Hemen parte hartzaile gehiago izan ziren, helduak eta gazteak. Arrapala moduko batetik igaro behar zuten bizikletaz, eta malda igarotzean, zintzilik zeuden koloretako zintak hartu behar zituzten, ahalik eta gehien.

Jolasean aritu ondoren hamaiketakoa jan zuten. Antolatzaileek egindako txorizo egosia, salda eta edaria banatu zuten borondatearen truke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!