Seitik bost irabazita, indartsu oriotarrak

Karkara 2015ko aza. 25a, 09:29

Sailkapeneko bigarren postuan daude oriotarrak, 10 punturekin, liderretik bi puntura. Indartsu hasi dute denboraldia Larrañaga eta Garagarzaren neskek.

Bera Bera taldea izan du aurkari asteburu honetan Oriok. Erraz irabazi du norgehiagoka, 16 eta 25. Orain arte jokatutako sei partidetatik bost irabazi dituzte oriotarrek. Motxila garaipenez bete dute, eta, honela, taularen lehen postuetan egotea lortu dute; bigarren postuan, zehazki.

Zarauztarrek hirutik bi irabazi dituzte

Amenabar taldeko mutilek Zamoran jokatu zuten eta 34-24eko porrotarekin itzuli ziren etxera. Asteburu honetan aurrenengo momentutik ihes egin zigun partidak eta ez genuen lortu inongo momentuan partiduaren kontrola izatea, azaltzen du Ander Atorrasagastik.  Denboraldiko partidu txarrena jokatu zuten. Itxura txarra eman zuten.

Asteburu honetan aurkari zuzen baten aurka jokatuko dute, Pontevedran. Aurreko larunbatekoa ahaztu eta asteburu honetako partidan pentsatzen jarri gara dagoeneko. Oso garrantzitsua da guretzat, puntu batera daukagun taldea baita Cisne, aitortu du.

Senior mailako taldeak ozta-ozta irabazi zuen, bi goleko aldeagatik, 34-32. Siglo XX Plater Prestatuak taldearen kontra irabazi zuten eta partida estua izan zen oso, bizia. Jon Aiertzaren eta Jorge Adunaren taldeak hamaika puntu ditu pilatuta eta sailkapeneko bosgarren postuan daude. Jubenilen partida atzeratu egin da, hortaz, Mikel Amilibiak atsedena izan du asteburu honetan. Maria Azkueren taldeak, ordea, ez du atsedenik izan eta 20-29 emaitzarekin irabazi du asteburuko partida. Bigarren postuan daude Aialako bigarren taldeko neskak, eta liderra bi puntura dute. Gertu.

Bidasoak garaipen erraza

Erraz irabazi zuen Bidasoak, 15-31, Academia Ostavioren kontra. Sendo hasi dute denboraldia irundarrek, indartsu daude taularen goialdean. Bigarren postuan daude, jokatutako 10 partidetatik 9 irabazita. Guztira 18 puntu dituzte eta lidertza puntu bakarrera dute.

Datorren asteburuan Alcobendas taldea izango dute aurkari, etxean; aukera ona puntuak poltsikoratu eta lidertza geroz eta eskurago izateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!