Gabonetan herria girotzeko lehiaketa

Karkara 2015ko aza. 30a, 09:47

Arkupe Elkarteak, Udalaren laguntzaz, erakusleiho eta balkoi lehiaketa antolatu du. Abenduaren 10a da izena emateko azken eguna; eta, sari banaketa, abenduaren 29an izango da.

Arkupe elkarteak erakusleiho eta balkoi lehiaketa antolatu du Gabonetarako, Udalaren laguntzarekin. Lehiaketan edonork hartu dezake parte, bai establezimenduek, bai herritarrek. Parte hartzeko egin behar den gauza bakarra kultur etxean izena ematea da. Horretarako azken eguna abenduaren 10a da.

Parte hartzen duten guztien artean bi sari banatuko dira. Bata, establezimenduetako erakusleiho politenari; eta, bestea, balkoi dotoreenari. Sari bakoitza 300 euroko bonoa izango da, Arkupeko dendetan gastatzeko. Eta sariduna nor izango den Udaleko bi ordezkarik eta Arkupeko hiru kidek erabakiko dute. Sariduna nor den abenduaren 29an esango dute, ekitaldi bat antolatu baitute egun horri begira. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!