Herri bazkarirako txartelak salgai dira dagoeneko

Karkara 2015ko aza. 26a, 08:18

10 euroren truke eros daitezke babarrun-janerako txartelak eta abenduaren 1era arte egongo dira salgai

Iazko San Nikolasetan herri bazkariak izandako arrakasta ikusita, formula errepikatzea erabaki du festa batzordeak. Abenduaren 5ean, larunbatean, Kuadrillen eguna ospatuko da eta babarrun-jana izango da kiroldegian. Herriko hainbat kuadrillatako kideek antolatuko dute Gure Esku Dago taldearen laguntzarekin.

Txartelak dagoeneko salgai daude, 10 euroren truke, Gabon eta Errusta tabernetan eta Kultur Etxean. Abenduaren 1a izango da txartelak erosteko azken eguna.

Babarrun-jana 14:00etan hasiko da kiroldegian eta haurrentzako jarduerak izango dira kiroldegian bazkariak irauten duen bitartean. Bazkalostean, Eonian elektrotxarangak joko du kalez kale.

Antolatzaileek kuadrillen laguntza eskatzen dute bazkarirako. Kuadrilla bakoitzeko pare bat laguntzaile eskatzen dituzte sortzen diren zereginetarako. Horregatik, txartelak erostean, kuadrilla bakoitzak adierazi beharko du zein kide dauden prest antolakuntzan parte hartzeko; jarrialea@gmail.com helbidean ere egin daiteke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!