Giltzurruneko gaixotasuna gertutik bizi dutenen kontakizuna, plazan

Karkara 2015ko aza. 26a, 11:24

Informazio mahaia jarriko du ALCER elkarteak, gaur, ostegunarekin, 12:30ak bitarte, herrikok plazan.

ALCER giltzurruneko gaixoen elkartea da. Eta gaur, ostegunarekin, informazio-mahaia jarriko du Orioko Herriko Plazan, asteroko azokan. Goizean goiz jarri dute mahaia, 9:00etan, eta eguerdiko hamabi eta erdiak arte izango dira bertan.

Elkarteari buruzko eta gaixotasunaren inguruko informazioa zabalduko dute; eta, horrez gain, loteria ere salduko dute beren jarduerak finantzatu ahal izateko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!