Janari bilketa sahararrei laguntzeko

Karkara 2016ko urt. 29a, 08:39

Larunbat goizean haima bat jarriko da plazan Saharara bidaltzeko janaria biltzeko. 

Urtero legez, aurten ere janari bilketa egiten ari dira Orion. Saharara janaria bidaltzeko asmoarekin, azken asteetan, denbora luzez irauten duen jeneroa ari dira biltzen. Dilistak, arroza, pasta, kontserbak, azukrea, konpresak eta antzerakoak dira Saharara bidaltzeko egokienak.

2014an 2400 kilogramo bildu ziren, bi tona inguru. Iaz, 2015ean, antzeko zenbakietan ibili ziren. Aurten ere, kilo kopuru horietan ibiltzeko, oriotarrak haimara gerturatzea eta janaria ematea eskatzen du Sahararen aldeko elkartek.

Antolatzaileek behin baina gehiagotan aipatu dutenez, oriotarrak kontzientziatuta daude eta urtero-urtero, hutsik egin gabe, bat egin dute ekimenarekin. Aurten ere horrela izatea espero dute eta ekarpen handia egitea.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!