Partida bakarra irabazi du Orioko F.T-k

Karkara 2016ko ots. 3a, 11:22

Kadete mailako taldeak bakarrik irabazi zuen asteburuko partida. Erregional neskek eta ohorezko jubenilek berdindu egin zuten, eta beste talde guztiek galdu.

Espero baino emaitza okerragoak izan dituzte asteburuan Orioko F.T-ko taldeek. Garaipen bakarra lortu dute, Kadete mailakoek, hain zuzen. Igoera fasean daude eta 2-1 irabazi zioten Beti Ona taldeari. Garaipenarekin, sailkapeneko laugarren postuan jarri dira kadeteak, eta igoera lortzeko postuetatik gertuago daude. Hurrengo jardunaldian Behobiaren aurka jokatuko dute, etxetik kanpo.

Erregional mailako neskek eta ohorezko jubenilek partiduak berdindu zituzten. Lehenak Kopa jokatzen ari dira. Antigua Luberriren aurka jokatu zuten eta 2-2 egin zuten. Bosgarren daude orain sailkapenean, eta hurrengo partida Ilintxaren aurka jokatuko dute, Mendibeltzen.

Bigarren berdinketa jubenil taldearen eskutik etorri zen. 3-3 egin zuten Santo Tomas Lizeoaren aurka. Ohorezko mailako hamabigarren postuan daude orain, eta etxean jokatuko dute hauek ere hurrengo partidua, Ostadarren aurka.

Ohorezko erregional mailako taldeak galdu egin zuen Mutrikuren kontra. Ezin izan zioten aurkariari eutsi eta 5-1 egin zuten. Gauzak horrela, sailkapeneko azken postuan jarraitzen du taldeak. Lehen taldeak ere etxean jokatuko du hurrengo partida, Getariako Ketaren aurka.

Gainontzeko taldeek ere galdu egin zituzten jokatutako partidak. Ohorezko infantil mutilek 1-3 egin zuten Elgoibarren aurka txapeldunen fasean. Infantil txiki mutilek Landetxaren kontra jokatu eta 3-2 egin zuten. Eta infantil F8 neskek 2-1 galdu zuten Amaikak Bat taldearen aurka.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!