Balearen eguna 2016

Balearen eguneko antzerkian parte hartzeko deialdia egin du Udalak

Karkara 2016ko ots. 4a, 10:00

Aurten ere Iñake Irastorza izango da zuzendaria eta izen-ematea otsailaren 29ra arte izango da

Bost urte pasa dira dagoeneko balea azkenengoz arrantzatu zenetik, eta gertu da berriz barraren aurrera agertuko den eguna. 2016ko maiatzaren 14an laugarren aldiz ospatuko da Orion Balearen eguna, eta Udalak hainbat ekitaldi antolatuko ditu. Horien artean herri antzerkia egongo da eta, ohi bezala, Iñake Irastorzak zuzenduko du.

Herri antzerkirako herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da eta, horregatik, Udalak deialdia ireki du eta balearena guztien artean antolatutako festa izan dadin. Beraz, herri antzerkian parte hartu nahi duenak otsailaren 29ra arte izango du izena emateko aukera. Bi modutara egin daiteke, Kultur Etxera joz 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara edo kultura@orio.eus helbidera idatziz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!