Orio Espainiako txapeldun

Karkara 2016ko mai. 2a, 10:25

Vigon jokatu zen LXXIII Espainiako Batel Txapelketa. Oriok bi domina lortu zituen, urrezkoa emakume kadeteek eta zilarrezkoa gizonezko kadeteek.

Espainiako Batel Txapelketa jokatu zen asteburuan Vigon. Larunbatean sailkapen estropadak egin ziren eta igandean finalak jokatu ziren. Orioko bi ontzik lortu zuten domina, emakumezko eta gizonezko kadeteek. 

Emakumezko kadeteeak ziabogara Vilaxoanen pare-parean iritsi ziren. Biek denbora berdina markatu zuten, 2:20. Bueltako itzulian, azken luzean, aurrea hartu zuen Oriok, baina estua izan zen lehia. 4:44:80 denbora behar izan zuten oriotarrek ibilbidea egiteko. Vilaxoanekoek kronometroa 33 zentesimena gehiago behar izan zituzten. Hibaikak 4:46:76 denboran gelditu zuen kronometroa.

Batel orren gidaria Saioa Sayago izan zen. Patroiaren esanetara June Arrutik, Ane Arrutik, Edith Urangak eta Niobe Ferreirak egin zuten arraun. Luda Davidenko eta Arhane Azkue ziren ordezkoak. Eta gaur harrera egingo diete udaletxean, arratsaldeko 19:00etan.

 

Bigarren postuan gizonezko kadeteak sailkatu ziren. Catrok irabazi zuen kategoria horretako estropada 6:38:67 izan zen lortutako denbora. Lehen bi ziabogatan oriotarrak eta Castroko arraunlariak pare-parean zeuden. Lehen ziabogan 2:06 denboran gelditu zuten kronometroa biek. Bigarren ziabogan 4:28 denboran gelditu zuten. Baina, azken luzean, aurrea hartu eta bi segundoko aldea atera zieten oriotarrei. 
 
Bi batel horiez gain, gizonezko infantilek eta emakumezko jubenilek ere parte hartu zuten txapelketan. Infantilak bederatzigarren postuan sailkatu ziren eta jubenilak hamargarren postuan.
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!