Balearen eguna 2016

Balea, balea!

Karkara 2016ko mai. 14a, 14:56

2016ko mai. 14a, 16:08


2016ko mai. 14a, 16:08

Harribil dantza taldekoen koreografia zati bat:


2016ko mai. 14a, 16:05

Herri bazkaria egin dute Etxeluze gaztetxean. Jende ugari bildu da

2016ko mai. 14a, 16:05


2016ko mai. 14a, 15:44

Bertsolariekin batera dantzariak ere izan dira moilan. Harribil dantza taldeko lagunek egin dute dantza Balea erriotik begira dutela.

2016ko mai. 14a, 15:29

Goizeko 11:00ak inguruan, Hondarribiako Hiru ahizpak batelaren botadura egin dute. Enbarkazio ugari bildu dira errioan eta apaizak batela bataiatu du. Honela hasi da festa.

2016ko mai. 14a, 15:29

Botadura eta gero hasi da herri antzerkia, 11:30ak inguruan. Plazan saregileak aritu dira antzezle lanetan, sare josten.

2016ko mai. 14a, 15:29

Antzerkia plazan ez ezik, herriko beste hainbat gunetan ere egin da. Zakilaneko aldapan, elizaren magalean, hainbat antzezlan egin dituzte, baita Piliku plazan ere.

2016ko mai. 14a, 15:29

Antzerkia amaitzean saregileei omenaldia egin diete Saltxerek. Omenaldian Rosi Lazkanok idatzitako bertsoak kantatu dizkiete sare josten ibilitako emakumeei:

Mila bederatzirehun
ta lehenengo urtian,
nahiz ez ditugun hartu
aintzat gaur artian,
emazte eta amak
ez lanan faltian
gizonezkok arrantzan
ziren bitartian

Bost ume egindako
hamaika emazte,
aita ikusi gabe
igual lau-bost aste,
etxean zeukatenak
zeregin hainbeste
moilara joaten ziren
deitu bezain laiste.

Pisuz ez ziren mila
ta berrehun arrua,
hala ere nola ez
xamurtu barrua,
aitortzea ez denez
ekintza harrua
har dezatela gure
txaloen orrua.

Hau horrela ez bada
herriari galde,
zenbat lan egin zuten
goiz ta arratsalde
bale haren arrantzak
zituen bi alde
eta gu gaude biei
kantatzean alde.

2016ko mai. 14a, 15:29

Sardinak ere banatu dira Balearen Egunean. Jende mordoa bildu da plaza ondoan, erretegiaren parean. Ilara luzeak eragin ditu sardinaren janak.

2016ko mai. 14a, 15:29

Bertsotan ere hasi dira. Omenaldiaren ondoren, moila bazterretik kantuan aritu dira Jon Maia, Uxue Alberdi eta Xabier Sukia. Bertsolarien ondoan izan dira Peio eta Nikolasa ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!