Aldaketak zirkulazioan, garagardo festagatik

Karkara 2016ko mai. 26a, 07:00

Garagardo Azoka dagoen bitartean, herritik ateratzeko Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.

Maiatzaren 27tik 29ra, asteburuan, Garagardo Azoka izango da Orion. Azoka herrian den bitartean, zirkulazioan hainbat aldaketa izango dira, ostiral eguerdian herriko plaza oinezkoentzat jarriko baita. Beraz, ostiral eguerditik astelehenera bitarte, ibilgailuek herrira moilatik sartu beharko dute eta Txanka-Hondatza errepidetik atera.

Garagardo Azokara autoz etortzen direnei autopista azpiko aparkalekuan, Ubegun industrialdean eta Arraunetxera doan errepidean aparkatzea gomendatzen du Udalak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!