Asobal Ligara itzultzeko lehian

Karkara 2016ko mai. 25a, 07:11

Igoera fasea jokatuko du Jon Azkueren taldeak, Asobal Ligara itzultzeko gogor lehiatuko dira irundarrak.

Ohorezko zilarrezko ligan aritu dira aurten Orioko hainbat jokalari. Batzuk, Amenabar Zarautzen eta Jon Azkue Bidasoa Irunen. Zarauztarrek mailari eustea lortu dute; eta, irundarrek, Asobal Ligako txartela lortzeko igoera fasea jokatuko dute. Irundarrei egokitu zaie igoera antolatzea, eta hori aldeko izango dute.

Ligako azken ardunaldia 24-31 irabazita, bigarren postuan bukatu dute liga irundarrek. Jon Azkue jokalari den taldeak, ordea, ez du denboraldia amaitu. Orain garrantzitsuena falta zaio. Igoera fasea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!