Harria jasotzera, Malagara

Karkara 2016ko mai. 24a, 10:39

Asteburuan Malagan izan dira Joseba Ostolaza Harri Eskolakoak. Hegoaldean Euskal Herria ezagutzeko programa bati esker egin dute txangoa.

Malagan izan da asteburuan Joseba Ostolaza. Iker Vicenterekin batera, Detinos Euskadiren bitartez, Euskal Herria ezagutzera emateko ardura izan du Ostolazak. Ostiraletik igandera izan dira han eta sei erakustaldi egin dituzte.

Erakustaldiak laburrak izan ohi dira, eta asteburuak ere horrelakoak izan dira. Batetik, 185 kiloko errektangularrari lau jasoaldi egin zizkion; eta, bestetik, 113 kiloko kubikoari lau jasoaldi egin zizkion bi eskurekin eta beste lau esku bakarrarekin.

Iker Vicente aizkolaria da eta egurra mozten ibili zen. Horizontalean eta bertikalean moztu zituen egurrak Vicentek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!