Bizikletaren egun arrakastatsua

Karkara 2016ko mai. 24a, 16:46

Bizikleta Eguna antolatu zuten pasa den larunbatean Zaragueta Herri Eskolako kideek. Lagun asko elkartu ziren. 

Larunbatean bizikletak hartu eta, eguraldia lagun zutela, elkarrekin txangoa egin zuten Zaragueta Herri Eskolako kideek. Bizikleta Eguna antolatu zuten eta hezkuntza komunitateko lagun ugari elkartu ziren.Eguraldia lagun izan zuten, eta horrek asko lagundu ziren giro onean bizikletaz gozatu ahal izateko. Familia askok hartu zuten parte. Eta, horrez gain, beste hainbat gurasok eta DBHko ikaslek ere egin zuten bat festarekin, laguntzen aritu baitziren.

Eguna primeran irten zen, aitortu dute Zaraguetako kideek. Urtero-urtero egiten duten ekintza da, ondo errotuta dagoena. Gustura aritu zirela ere aitortu dute.  

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!