Hiru urrezko domina Nazioarteko Txapelketan

Karkara 2016ko mai. 25a, 08:19
Argazkia: IƱigo Tapia

Julen Arostegi, Jon Lizarralde, Erik Azkue, Jon Olaizola, Aitor Azurmendi, Jokin Azkonobieta eta Oihan Gozategi izan dira domina lortu duten arraunlariak.

Asteburuan Bordelen izan ziren Orio Arraunketa Elkarteko kideak. Guztira 90 lagun izan ziren Nazioarteko Estropadetan eta hiru ontzi txapeldun izendatu ziren. 

Skull bikoitzan txapeldun izan ziren gizonezko jubenilak. Julen Arostegi eta Jon Lizarralde izan dira irabazleak. Kimuetan, bakarkara, Erik Azkue izan da txapelketa irabazi duen arraunlaria. Eta, hirugarren urrezko domina lemazain gabeko laukoan lortu dute kadete mutilek, Jon Olaizolak, Aitor Azurmendik, Jokin Azkonobietak eta Oihan Gozategik.

Estropada horiek irabaiziteaz gain, bigarren postuan Orioko lau ontzi eta hirugarren postuan bost ontzi sailkatu dira. Hau da, guztira 12 ontzik lortu dute domina Nazioarteko Txapelketan. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!