Harribil eta Korrontzi elkarrekin

Karkara 2016ko eka. 1a, 08:39

Ekainaren 11n Korrontzi taldearekin elkarlanean arituko da Harribil dantza taldea. Korrontzi dantzan ekitaldia egingo dute, gaueko 22:00etan, Karelan.

Korrontzi dantzan ekitaldia egingo dute ekainaren 11n, gaueko 22:00etan, Karela kiroldegian. Ekitaldiaren izenak dioen moduan, Korrontzi taldeak parte hartuko du emanaldian, baina baita Harribilek ere. Elkarrekin arituko dira oholtzan. 

Korrontzik musika jarriko dio jaiari eta Harribilek dantza. Korrontziren doinuen gainean egingo dute dantza Harribileko kideek. Ikuskizunerako sarrerak aurrez eskuratu daitezke, bost eurotan; egunean bertan ere erosi ahal izango dira, zortzi euroren truke.

San Juan jaietan ere emanaldia

San juanetan ere emanaldia eskaintzen du, urtero-urtero, Harribilek. Suaren bueltan egiten dute dantza. Emanaldian parte hartu nahi duen orok, LH 2tik aurrerako edonork, izena eman ahal izango du ekainaren 6an, arratsaldeko 18:30ean, kosta tailerrean.
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!